Arbizuko Udalak hamaikagarren aldiz udaberri azoka antolatu zuen. Horrek aparteko kolorea eta bizitasuna eman zion plazari atzo eguerdian. Lore eta landare saltzaile batek eskaintza zabala eskaini zien bisitariei. Gainera, Arbizuko plazatik pasa zirenak beste hiru postutan, ukenduak eta olioak, barazkiak eta haziak eta bestelakoak eskuratzeko aukera izan zuten.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!