Pilota

Ezkurdiaren eta Altunaren partida, bertan behera

Guaixe 2022ko api. 29a, 12:52

Ezkurdia eta Altuna, aurreko partida batean.

Altunak eskuko mina duela jakinarazi du. Epaileak erabaki du partida bertan behera geratuko dela eta puntua Ezkurdiarendako izango dela

Buruz Buruko final laurdenetako ligaxkako bigarren jardunaldia dago jokoan eta EPEL-ek azaldu duenez, Altunaren eta Ezkurdiaren arteko partida bertan behera geratu da. Nonbait Altunak eskuko mina du eta ez dago jokatzeko moduan.

Atzerapenik ezin denez eskatu, lehiaketako epaileak, araudia jarraituz, partida bertan behera utzi du. Araudiak jasotzen duenez, Altunari 22 eta 0 galdutzat emango zaio partida eta jokoan dagoen puntua Ezkurdiari emango zaio. Hartutako erabakiari ezin zaio errekurtsorik aurkeztu.