Goi mailako pilota partidua

Nafarroako Emakume Master Cup-aren aurkezpena. ARTXIBOA

II. Nafarroako Foru Komunitatea Torneoaren partidak izanen dira larunbatean, maiatzaren 7an, Arbizuko pilotalekuan.

Goi mailako emakumezkoen esku pilota jaialdia izanen da larunbatean, maiatzaren 7an, Arbizuko kiroldegian. 17:00etan pilota mistoko gazteak ariko dira eta 18:00etatik aurrera elite mailaren partidak izanen dira: Arrizabalaga eta Zabala Larrarte eta Erasunen kontra; Barrokal eta Mendizabal bikotea Garai eta Oses bikotearen kontra, eta Aldai eta Mendiguren Etxegarai eta Capellanen kontra.