PILOTA

Emakume Masters Cupa Arbizura iritsi da

Guaixe 2022ko mai. 6a, 11:45
Aurreko asteburuan Elizondon jokatutako jaialdia. EMAKUME MASTER CUP

Bihar, larunbata, II. Foru Komunitatea-Emakume Master Cup Torneoaren barruan pilotari onenak Arbizuko kiroldegian lehiatuko dira 17:00etatik aurrera

Goi mailako emakumezkoen esku pilota jaialdia hartuko du Arbizuk larunbatean, 17:00etatik aurrera, Arbizuko kiroldegian. Zehazki, II. Foru Komunitatea Torneoko kanporaketa dago jokoan, gazteen eta eliteen mailan. Lehenik eta behin gazteen mailako partida jokatuko da, eta segidan eliteen mailako hiru partidaz gozatzeko aukera izanen dute kiroldegian bilduko direnek. Lehen partidan Arrizabalagak eta Zabalak Larrarte eta Erasun izanen dituzte aurkari, bigarrenean Barrokal eta Mendizabal Garairen eta Osesen kontra lehiatuko dira, eta azken partidan Aldaik eta Mendigurenek Etxegarairen eta Capellanen kontra jokatuko dute.