Etxerako epaitzak eskatzeko epea zabalik

Guaixe 2022ko mai. 11a, 11:18
Arbizuko ikuspegia Etxarri Aranazko portutik.

Maiatzaren 20ra arte eman daiteke izena udaletxean edo 948 460 017 telefonora hots eginez.

Arbizuko Udalak jakinarazi du etxerako egurra nahi duenak, dagoeneko, epaitzak eskatzeko epea zabalik duela. Eskaerak udaletxeko bulegoan egin behar dira. Interesa dutenek epaitza bakoitzeko 35 euro ordaindu behar dituzte. Dirua Caixako udalaren kontu korrontean sartu beharko dute etxerako egurra nahi dutenek.