Sakana osoan eta eremu guztietan euskaraz normaltasunez "bizitzeko" aukera ez dagoela esan du Sakanako euskaltzaleak taldeak. "Optimistak" izateko zantzuak ere daudela diote, euskaraz bizitzeko borondatea nagusi izaten jarraitzen duelako, "grina euskaltzaleak bizi-bizi jarraitzen du, baina bultzada berri bat behar du". Sakanako euskaltzaleak "indarrak batzeko" eta euskarari bultzada "berria" emateko bilkura eginen dute maiatzaren 18an, asteazkenean, 18:00etan, Arbizuko udaletxean.