Haur eskolarako eskaera guztiak onartu dira

Guaixe 2022ko mai. 20a, 11:16
Kattuka haur eskola. ARTXIBOA

Aurrematrikula egin dutenek orain umeak matrikulatu beharko dituzte.

Arbizuko Udalak jakinarazi du Kattuka haur eskolarako heldu den urteko eskaera guztiak onartu egin dituela. Guztira hogeita bi izan dira haur eskolarako aurrematrikulazio epean aurkeztutako eskaerak, denak ere 2020., 2021. eta 2022. urteetan jaioak. Umeen gurasoek matrikula heldu den astean egin beharko dute.