Udalak Ferdadiako bidea konpontzeko lanen deialdia egin du

Guaixe 2022ko mai. 16a, 11:08
Ferdadiako bidearen hondatutako zati bat. ARBIZUKO UDALA

Interesa duten enpresek ostiralera arte aurkeztu ditzakete proposamenak.

Arbizuko Udalak dermioko Ferdadiako bidea konpontzeko lanak emateko deialdia egitea erabaki zuen azken bilkuran. Zehazki, bide horretako zoladura berritu behar da kilometro eta erdiko luzeran, toki askotan zartatuta dagoelako eta putzuak ere badaudelako batean eta bestean. Prezioagatik kostu eta eraginkortasun erlazio onena duen eskaintzari emanen dio udalak lan horiek. Enpresa hartzaileak lanengatik 54.923,53 euro (BEZ kanpo) jasoko ditu. Lanak egiteko hilabete izanen du enpresak eta irailaren 1erako despedituta egon beharko dute. 

Ferdadiako bideak abeltzaintzako ustiapena eta herriaren eta arbizuarren belardien eremu zabalerako sarbidea ematen du, eta, horregatik erabilera handia du. Duela dozena bat urte inguru zolatu zen bidea. Baina denboraren joanaren eta etengabeko erabileraren ondorioz zoruan irregulartasun handiak agertu dira, eta ibilgailuak kostatua eta tentuz ibili behar dute.