Urteko lau egun jakinetan aatea izaten da Arbizun. Horietako egun bat San Isidro da, maiatzaren 15a. Egun horrekin jendea plazara joan eta koadrilarekin batera merendua egiten du. Jatekoa bultzatzeko udalak banatzen duen ardoa ibiltzen dute. Urte hartan Ximon Razkin eta Jose Luis Razkin izan ziren buuzayek, eta haiek banatu zuten ardoa arbizuarren artean. Emakumezkoen presentzia ez zen oso handia izan.