Noelia fundazioaren aldeko Zumbathoia

Guaixe 2022ko mai. 16a, 14:16

2019ko Arbizuko Zumbathon Solidarioa. ARTXIBOA

Maiatzaren 28an, larunbata, haur lasterketa solidaria eta zumba masterclass solidarioa eginen dituzte Arbizun. 

Zumbathon Solidarioa jardunaldia antolatu dute maiatzaren 28an, larunbata, Arbizun. Aurten Noelia fundazioarendako izanen dira ekimenarekin lortutako irabaziak. Eguna haur lasterketa solidarioarekin hasiko dute; 10:00etan izanen da eta dortsalak 3 eurotan lor daitezke. Lasterketa amaituta txokolatada izanen da. Zumba masterclass-a 11:00etatik 13:00etara izanen da, Arbizuko kiroldegian, eta Elena, Mayra, Eva, Carolina, Gado eta Leizadi Zumbako irakasleek eskaniko dute. Aurkezlea Katrin Ginea izanen da, eta masterclass-aren bitartean Capoeira erakustaldia izanen da ere. 19:00etatik 23:00etara egunarekin amaitzeko Factoria DJ-ren emanaldia egonen da kiroldegiko tabernako terrazan. 

Zumthon Solidarioan parte hartzeko 5 euro ordaindu behar dira eta ikusleek 3 eurotan eros ditzakete sarrerak.