Bi urte izanen ziren Mikel Belaskok toponimiari buruzko hitzaldia eman zuela Arbizun. Gaztelaniaz izan zen, eta Arbizuko euskara batzordeko kideei hura euskaraz argitaratzea bururatu zitzaien. Jarri eta egin. Arbizuko Toponimia lana argitaratu, eta herriko etxe guztietan banatu zuten. Argitalpenak, toki izenak, haien esanahia, herriko mapa eta herriaren historiari buruzko lan txiki bat zuen.