Zumba

Arbizura, Noelia Fundazioaren alde

Guaixe 2022ko mai. 27a, 10:00

Larunbatean Zumbathoi Solidarioa antolatu dute Arbizun, egun osoko festa

Martxoan Sakana Bizirik taldeko Kepa Gordo, Alatz Agirre eta Ander Unzurrunzaga Uharte Arakildik San Migelera zortzi aldiz jarrian igo ziren, ekimen solidarioan. Ion Zazpe Irigarai irintarrak kolageno VI gabeziarengatik jaiotzezko muskulu-distrofia gaixotasun arraro eta degeneratiboa du, eta gaixotasun horren ikerketa sustatzen duen Noelia Fundazioarendako izan ziren ekitaldian lortutako 7.850 euroak. 

Larunbatean Arbizuko kiroldegian antolatu den Zumbathoi Solidarioan jasotakoa ere Noelia Fundaziora bideratuko da eta bertan parte hartzera animatu dute. Katrin Gineak aurkeztuko du saioa. 10:00etan haur lasterketa solidarioa hasiko da –dortsalak 3 eurotan daude salgai–, eta ondoren txokolate jana izango da. 11:00etatik 13:00etara zumba master classa gidatuko dute Elena, Mayra, Eva, Carolina, Gado eta Leizadi monitoreek –dortsalak 5 euro–. Capoeira erakustaldia izango da ere. Festak arratsaldean izango du segida, 19:00etan Factoria DJ-k eskainiko duen saioarekin.