Artea kalera

Guaixe 2022ko maiatzaren 30a

Ostiralean mustu zuten Andra Mari ikastolaren Artea Kalean proiektua. UTZITAKOA

Andra Mari ikastolak sustatuko arte proiektuaren aurkezpena eginen dute ekainaren 3an, ostirala, Arbizuko udaletxean. 

Ekainaren 3an, ostiralean, 17:00etan, Andra Mari ikastolaren Artea Kalean erakusketaren mustutze ekitaldia eta aurkezpena eginen dute, Arbizuko udaletxean. Erakusketa ekainaren 6tik 10era, astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 20:00etara, ikusgai egonen da. Larunbatean, Andra Mari ikastolaren ikasturte amaierako festan ikusgai egonen da ere.