Mendi lasterketak

Ander Ericek irabazi du Baigorriko Euskal Trails ultra traila

Guaixe 2022ko eka. 6a, 11:15

Ander Erice, Baigorriko helmugan.

Ultratraileko 133 kilometroak hamasei ordu eta erdian egin zituen

Sakana Bizirik Mendi Kirol talde sakandarreko Ander Erice Tornariak 133 kilometro luze eta gogor dituen Euskal Trails ultra trail gogorra irabazi zuen asteburuan Baigorrin. Korrikalari arbizuarrak ostiralean hartu zuen irteera eta larunbatean bakar bakarrik iritsi zen ikuslez mukuru zegoen Baigorriko helmugara, txalo zaparrada artean, hamasei ordu eta erdi luze korrikan eman eta gero (16:30:45).