Zumba

Arbizuko Zumbathoi Solidarioak harrera beroa izan zuen

Guaixe 2022ko eka. 6a, 10:50

Ekitaldian jasotakoa Noelia Fundaziora bideratuko da

Maiatzaren 28an doinuz, koreografiez eta dantzaz bete zen Arbizuko kiroldegia, Noelia Fundazioaren aldeko Arbizuko Zumbathoi solidarioan. Haurren lasterketak, eta bost monitorek gidatutako zumba master classak harrera ona izan zuten. 300 sarrera baino gehiago saldu zirela adierazi dute antolatzaileek, Noelia Fundazioaren alde. Egun osoko festa izan zen.