Arbizuko Balda Futsal 24 Orduak

Guaixe 2022ko eka. 6a, 13:17
Futol entrenamendu bat. ARTXIBOA

Ekainaren 10etik 11ra futbol txapelketa antolatu du Arbizuko Kirol Taldeak, kiroldegian

Arbizu Kirol Taldeak areto futboleko 24 orduko txapelketa eginen du ekainaren 10eko 20:00etatik ekainaren 11ko 20:00ak arte. Sakanan hamabi eta 24 orduko futsal txapelketak ohikoak izan direla, eta kluba areto futbolean oinarrituta egotea eta bertako kideek "hainbestu gustuko dugun kirol hau prakitatzea" izan dira txapelketa antolatzearen arrazoi nagusiak, taldetik adierazi dutenez. Gainera, Fran Baldaren lagunek herriari "hainbeste eman dion" pertsona izaneik lehiaketa haren omenez antolatzea proposatu zuten, eta kirol taldeari "ideia esin hobea" iruditu zitzaion: Arbizuko Balda Futsal 24 Orduak dituko da ostiral eta larunbata bitartean eginen dute txapelketa. 

Arbizuko 24 orduak txapelketan Sakana, Nafarroako eta Arabako hamasei taldek parte hartuko dute. Lehenengo laurek saria edukiko dute; diruaz gain herriko komertzioek eskaini dizkieten laguntzaz sortutako produktu loteak.

Informazio gehiago: 633410078 edo 629806853

Sariak

  • Lehenengo saria: 300 euro eta lote
  • Bigarren saria: 100 euro eta lote
  • Hirugarren eta laugarren sariak: lote