Andra Mari ikastolaren festa

Guaixe 2022ko eka. 7a, 08:17

Etxarri Aranazko ikastolaren ikasturteko amaierako festa ospatuko dute ekainaren 11n, larunbatean, Arbizun. 

Ikasturtea amaitzen ari da, eta oporretara joan aurretik Andra Mari Ikastolak bere festa ospatuko du Arbizun. Aste osoan zehar ikusgai egon den arte proiektuaren erakusketa ikusteko aukera izanen da, ondoren Herri Kirolak egonen dira eta eguerdian Buruhandiak aterako dira, plazan triki poteoan dabiltzaten bitartean. 13:00etan hirugarren mailakoen zozketa eginen dute eta bazkaltzeko bi txanda eginen dituzte; hauarrak eta helduak.

Bazkaldu ondoren puzgarriak egongo dira, baita omenaldiendako tokia izanen da ere: pilota sari banaketa eginen dute, langileei eskertza eta DBH 4. mailakoei agurra eginen diete. 17:00etan dantza emanaldia egeonen da, eta 18:30ean Faktoria DJrekin dantzaldia. 21:00etan aatea eginen dute eta ordu erdi beranduago zezen suzkoa aterako da. Egun guztian zehar txozna egonen da. 

Andra Mari ikastolako festaren egitaraua
Arbizuko plaza

  • 10:00 Arte proiektuba
  • 11:00 Haurren herri kirolak
  • 11:30 DBH eta helduen herri kirolak
  • 12:30 Buruhaundiyek
  • 12:30 Triki poteoa plazan Xapiru trikiti eskolarekin
  • 13.00 DBH hirugarren mailakuen zozketa
  • 14:30 Haurren bazkaria
  • 15:00 Helduen bazkaria
  • 16:00 Puzgarriak 
  • 16:30 Omenaldiyek
    Pilota sari banaketa
    Langiliei eskertza
    DBH laugarren mailakuei agurra
  • 17:00 Dantza emanaldiya
  • 18:30 Faktoria DJ
  • 21:00 Aate
  • 21:30 Zezen suzkoa