Areto futbola

Ingenieria Iradi Arbizun txapeldun

Guaixe 2022ko eka. 16a, 13:00

Talde altsasuarrak irabazi zuen Arbizuko Balda Futsal 24 Orduak Torneoa

Ostiralean hasi eta 24 ordu barru, larunbatean despeditu zen Arbizu Kirol Taldeak antolatutako Arbizuko Balda Futsal 24 Orduak Torneoa. Guztira 16 talde lehiatu ziren, sakandarrak, Lautadakoak eta Iruñekoak. Finala Ingenieria Iradi talde altsasuarrak eta Eurovegas talde iruindarrak jokatu zuten. Partida lehiatuan, azkenean Ingenierias Iradi gailendu zen. Hirugarren eta laugarren postua erabakitzeko partida ez zen jokatu, eta, hortaz, hirugarren Arbizu eta Aguraingo gazteen talde sailkatu ziren. Txapelketa jokatzen zen bitartean “giro oso ona” egon dela nabarmendu du Arbizu Kirol Taldeak.