Sakanako euskaltzaleen sarearen bilera

Guaixe 2022ko eka. 15a, 10:30
Euskaraldia prestatzeko bilera bat. ARTXIBOA

Ibarrean euskarari bulkada emateko sortutako sarearen bigarren bilera irekia eginen dute ekainaren 20an, astelehenean, Arbizuko udaletxean. 

Sakanako euskaltzaleak eta euskararekin kezka duten herritarrak elkartu eta elkarrekin euskararen egoera ibarrean zein den hausnartzeko lehenengo bilera egin zuten duela hilabete herritar talde batek, eta ekainaren 20an, astelehenean, 18:00etan, Sakanako euskaltzaleen sareak bigarren bilera eginen du Arbizuko udaletxean.