Haurren udalekua prestatzen

Guaixe 2022ko eka. 22a, 11:22
Mutikoa plazan jolasten.

37 umek eman dute izena.

Arbizuko Udalak haurrendako udalekua antolatu du garilerako. Udal eskaintzari erantzunez 37 umek eman dute izena. Haien begirale izateko, berriz, 11 pertsonak eman dute izena. Arbizuko Udala begiraleak aukeratzeko haien merituak aztertuko ditu eta lau kontratazio eginen ditu.