Asgarth taldea 1997. urtean sortu zuten, Añorgan, eta urte horretan grabatu zuten haien lehenengo maketa, Euskadi Gazteko maketa lehiaketaren entzuleen saria irabazi zuena. Ondoren, Jainkoen Egoitza eta Etorkizunaren Sustraia diskoak grabatu zituzten, eta euskal heavy metal bigarren belaunaldiko erreferentziazko taldea bihurtu zen. III eta Garrasia publikatu zituzten ere, eta 2007 taldea gelditzea erabaki zuten.
Hamabost urte ondoren Asgarth taldea oholtzara itzuli da, bi taldekide berriekin. Asier Enbil, Ander Cañas eta Unai Zabala aurreko taldekideei Mikel Yarza baxu jolea eta Etxahun Urkizu bateria jolea gehitu zaie. Oholtzara itzuli ez ezik, taldea Zeldatik diskoa kaleratuko du.
Udan Euskal Herriko zenbait herritatik bira eginen du, eta ekainaren 24an, ostiralean, 00:30ean, festetako egun handian, kontzertua eskainiko du Arbizuko plazan. Ondoren, Rodeo taldearen kontzertua izanen da.