Haur eskolen aldeko manifestazioa deitu dute familiek

Guaixe 2022ko eka. 22a, 11:13

Arbizuko haur eskolan egin zuten elkarretaratze bat. ARTXIBOA

'Familiak haur eskolen duintasunaren alde' lelopean manifestazioa eginen dute ekainaren 26an, igandean, Arbizun. 

Nafarroako haur eskoletako hezitzaileak eta langileak egiten ari diren grebarekin elkartasunean, eta haien eskakizunekin bat eginez, haur eskoletako familiak manifestazioa eginen dute igandean, ekainaren 26an, 19:00eta, Arbizuko plazatik.