Istripua autobian

Guaixe 2022ko uzt. 6a, 09:21

Istripua autobian. ARTXIBOA

Bi pertsona larri zauritu dira.

Foruzaingoak jakinarazi duenez, Sakanako Autobian (A-10), Arbizu parean, auto istripua izan da 6:51ean. Ibilgailu bat bidetik atera eta bi pertsona larri zauritu dira. Etxarri Aranazko Osasun Etxeko medikua eta erizaina ezbeharraren lekura joan dira, zaurituak artatu eta haiek Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dituzte. Trafikoa bideratzeaz eta ezbeharra ikertzeaz Foruzaingoa arduratu da.