Sakanako Mankomunitatearen hondakindegia egiteko hasiak ziren, nahiz eta uste baino beranduago hasi. Lau hilabete geroago hasi ziren lanak eguraldiak lagundu ez zuelako. Hala ere, lana hartu zuen enpresak kontratuan zehaztutako egunerako lanak despedituta izan behar zituen. Lanak despeditzean, hondakindegiak Irurtzun eta Ziordia bitarteko herritarren hondakinak jasoko zituen.