Aralar Mendi elkarteak 30. Artzain Eguna antolatu zuen, eta haren barruan, XVI. Nafarroako Ardi Latxen Esnearekin Egindako Gazta Lehiaketa jokatu zen. Epaimahaiak lehen saria Etxarri Aranazko Pedro Garmendiari eta haren familiari eman zion. Unanuko Balda-Artola gaztandegia 3. izan zen eta Etxarri Aranazko Pilar Igoa 6.. Antolaketan lanean aritu ziren guztiek, ohi bezala, gauean elkarrekin afaldu zuten.