Gaztetxokorako begiraleak behar ditu udalak

Guaixe 2022ko ira. 20a, 10:58

Arbizuko gaztetxokoaren barruko aldea. ARTXIBOA

Bi begirale behar ditu. Ostegunera arte aurkeztu daiteke dokumentazioa.

Arbizuko gaztetxokoak 11 eta 14 urte bitarteko gaztetxoei aisialdi eskaintza egiten die. Horretarako udalak bi begirale kontratatu nahi ditu. Horretarako ezinbesteko baldintzak dira: adinez nagusi izatea, DBH titulua izatea, EGA, C1 edo euskara maila proba gainditzea eta sexu deliturik ez izatearen egiaztagiria. Lanpostuetan interesa dutenek dokumentazioaren bidez egiaztatzen diren ikasketak eta lan-esperientzia aurkeztu beharko dute. Agiriak aurkezteko epea ostegunean despeditzen da. Bestalde, udalak premia duenerako lan poltsa osatuko du. Deialdiari buruzko argibide guztiak www.arbizu.eus webgunean daude.