Hiru urteren ondoren ospatuko dute Arbizun Txistor Eguna. Lastailaren 9an izanen da, igandea, eta bezperan ere ekimenak antolatu ditu udalak. Urriaren 8an, larunbatean, Arbizuko dantzarien eta pailazoen emanaldia izanen da, eta, Txistor egunean bertan, goizez, azoka, txistor pintxo eta ardoa hartzeko postua, pintxo lehiaketa eta trikitilariak izanen dira, eta arratsaldez musika eta dantza emanaldia izanen da.
Eguna behar bezala antolatzeko herritarren laguntza behar du: tripotak saltzen, txistorra egiten, ehoziriekin lanean, piper opilak saltzen, ukenduak egiten eta bestelakoetan aritzea nahi duenak 675 894 913 telefonora hots egin nahi du. "Dena ongi ateratzeko", azuolanerako deialdia egin du udalak. Txistor egunean auzolanean aritzeko prest dagoenak 618 235 315 telefonora deitu beharko du.
Txistor egunean ere pintxo lehiaketa eginen da eta bertan parte hartzeko izena ematea lastaiaren 6ra arte zabalin dago. Udalak jakinarazi duenez, zazpi parte hartzaile izanen dira gehienez. Parte hartzaileek 30 euro jasoko dituzte udalaren eskutik.
Egun horretan azoka dela eta larubat eguerditik Kale Nagusia itxita egonen da autoendako, eta ezinen da kotxerik aparkatu berta. Ikastolak barra jarriko du plazan eta ostiraletik igandera arte zabalik egonen da. Egunean bertan, girotzeko, arbizuarrak baserritarrez janztera animatu nahi ditu udalak.
Txistor egunaren egitaraua
Urriak 8, larunbata
- 17:30 Herriko haurren dantzen emanaldia.
- 19:00 Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoen Petitxou ikuskizuna.
Urriak 9, igandea
- 10:00 Dianak Arbizuko fanfarrearekin.
- 10:30 Azokaren irekiera.
- 11:00 Nafarroako triitilarien bilkukra.
- 11:30 XII. Txistor pintxo lehiaktaren hasiera.
- 13:00 Herriko abesbatza.
- 13:30 Pintxo lehiaketaren sari banaketa.
- 14:30 Herriko dantzariak.
- 15:00 Azokaren itxiera.
- 16:45 Nafarroako Trikitixa Eskolen V. Jaialdia.
- 18:30 Xaibor disko festa.