Gaztetxokoan izena emateko epea zabalik

Guaixe 2022ko ira. 26a, 11:13

Emakumezkoa eta bi mutiko plaza aldean. ARTXIBOA

Udaletxera joanez, info@arbizu.eus helbidera idatziz edo 948 460 017 telefono zenbakira hots eginez eman daiteke. Epea irailaren 30era arte da. 

Arbizuko Udalak jakinarazi duenez, 11 eta 14 urte artekoendako gaztetxoko zerbitzua lastailean zabalduko ditu ateak eta maiatzera arte izanen da martxan, asteburuetan. Gaztetxokoa gaztetxoendako espazio bat da, bertan aisialdiaz eta denbora libreaz gozatzeko aukera eskaintzen zaie, beti ere, begiraleen ardurapean. Udalak jakinarazi duenez, larunbat eta igandetan zabalduko ditu ateak gaztetxokoak, 17:00etatik 20:00etara. Hala ere, ordutegi hori gazteekin adostuta aldatu egin daiteke ikasturte hasieran. Gaztetxokoan izena emateagatik 50 euro ordaindu beharko dira ikasturte guztirako, 80 euro familiako bi kide baldin badoaz.