Arbizu trikitilarien topaleku

Guaixe 2022ko ira. 30a, 11:58
2018ko trikitilarien bilkura Txistor egunean. ARTXIBOA

Txistor egunean, urriaren 9an, igandea, Nafarroako Trikitixa Eskolen V. jaialdia eginen dute. 

Nafarroako trikitixa eskolen eta trikitilarien bilkura eginen dute urriaren 9an, ostirala, Arbizuko txistor egunean. Goizean, 11:00etatik aurrera, Nafarroako tirkitilarien bilkura eginen dute, eta trikitiaren doinuarekin kalea eta plaza animatzen ariko dira musikariak. Arratsaldean, 16:45etik aurrera, Nafarroako Trikitixa Eskolen bosgarren jaialdia eginen dute, plazan.