Objetu bat sortu, diseinatu eta modelatzeko prozesuarekin hasi eta objektua inprimatu arte. 3D inprimagailuak ikastaroan norberak egiten duen objektua inprimitzako aukera izanen du. Baita saretik diseinuak eskuratzeko eta partekatzeko aukera izanen dute Sarea euskaraz programaren barruan urriaren 15ean, larunbata, 11:00etatik 13:00etara, Arbizuko liburutegian eginen duten ikastaroan. Ikastaroa doakoa da, baina aurretik izena eman behar da sareaneuskaraz.eus webgunean.
Sarean euskaraz programaren helburu nagusia euskarazko kultura digitala sustatzea eta ezagutaraztea da, eta Nafarroako Gobernuak, Euskarabidea - Euskararen Nafar Institutuaren bitartez, bultzatzen du. Honen barruan ere Musika aplikazioen ikastaroa izanen da urriaren 8an, larunbata, 18:00etatik 20:00etara, Altsasuko Intxostiapunta gazte gunean.