Sukaldaritza tailerrean izena emateko epea zabalik dago

Guaixe 2022ko urr. 20a, 11:17

Arbizuko udaletxea. ARTXIBOA

Hilean behin bizpahiru orduko saioak izanen dira.

Arbizuko Udalak jakinarazi duenez, sukaldaritza ikastaroa izanen da azarotik aurrera. Udalak zehaztu duenez, hilean behin bizpahiru orduko ikastaroa eginen da. Saioak 19:00etan hasiko dira. Sukaldaritza ikastaroak aurrera egiteko taldea sortu beharra dago lehenik eta, horretarako, izena eman beharra dago udaletxean edo 948 460 017 telefonora hots eginez, bulego ordutegian beti ere. Bestalde, udala gaztetxokoak asteburuan zabaldu ditu ateak.

Bestetik, Arbizuko Udalak Txistor Egunaren balorazio positiboa egin du. Udalean ″pozik″ daude jendearen parte hartzearekin, giroarekin, izan zien salmentekin eta egitaraua behar bezala garatu zelako. Heldu den urteari begira barne antolaketari buruzko hobekuntzak aztertu dituzte udalean. Baina bakarren batek eguna hobetzeko ideiarik balu udalak gustura asko jasoko lituzke. Horretarako, partehartzea@arbizu.eus e-posta helbidea erabil liteke.