Bi lanpostu betetzeko deialdia egin du udalak

Guaixe 2022ko aza. 22a, 11:19
Arbizuko kiroldegiko taberna. ARTXIBOA

Biak ere kiroldegian lan egiteko dira: garbitzailea eta zumba irakaslea.

Arbizuko Udalak hutsik dauden bi lanpostu oposizio lehiaketaren bidez betetzeko deialdia egin du. Betiere, administrazio publikoan aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Arbizuko Udalak, batetik, kiroldegian ariko den garbitzaile bat kontratatu nahi du, lanaldi erdia izanen duena. Bestetik, zumba irakaslea, %2,82ko lanaldia izanen duena. Prozedura despeditu ondoren hautatutako bi pertsonak lan kontratudun finkoak izanen dira, D mailakoak. Bi postuetarako euskarazko B2 maila izatea eskatu du udalak. Arbizuko Udalaren deialdian parte hartu nahi dutenek hilaren 29ra arteko epea dute eskabideak eta dokumentazioa aurkezteko.