'Magma Mía' bakarrizketa feminista, Arbizun

Guaixe 2022ko aza. 18a, 09:32
Beatriz Eguizabal. KRONIKA.EUS

Azaroaren 24an, osteguna, Beatriz Eguizabalen umore saioa izanen da Arbizuko udaletxean. Sakanako Mankomunitateko Berdintasun zerbitzuak eta Arbizuko Udalak azaroaren 25aren harira antolatu dute emanaldia. 

Bakarrizketa feminista, militantziatik asko duena, baita umoretik ere. Ikusleetan gogoeta barreak eragitea du helburu Beatriz Eguizabalen Magma Mía bakarrizketak. Azaroaren 24an, osteguna, 19:00etan, Arbizuko udaletxean emanaldia eginen du Eguizabalek. Sakanako Mankomunitateko Berdintasun zerbitzuak Azaroaren 25ean Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako egunaren harira antolatutako egitarauaren barruan dago eta Arbizuko Udalarekin batera antolatu du.