Astekaria

Euskaraldiaren hasiera ospatzeko bi ekimen Arbizun

Imanol Rayo zinemagilea. ARTXIBOA/UTZITAKOA

Azaroaren 18an, ostiralean, hizkuntz ohiturak aldatzeko egitasmoari ongi etorria emateko pintxo pote musikatua eginen dute Arbizuko Argibidea elkartean. Azaroaren 19an, larunbatean, Imanol Rayo zinemagile arbizuarraren hitzaldia izanen da. 

Euskaraldiaren hasiera modu berezian ospatuko dute Arbizun: pintxo pote musikatua eginen dute Argibidea elkartean, azaroaren 18an, ostirala, 20:30etik aurrera. Azaroaren 19an, larunbata, 18:00etan, Zinema eta euskara Imanol Rayo zinemagile arbizuarraren hitzaldia izanen da.