Energia komunitateez hausnartu zuten

Guaixe 2022ko abe. 2a, 10:02
Energia komunitateen topaketan parte hartu zutenek. NG

Arbizuko eko-kanpinak Herritarren Energia Komunitateen I. Topaketa hartu zuen larunbatean. Bileraren helburua zen komunitate horien arteko sinergiak sortzea eta mota horretako erakundeen artean esperientziak partekatzea.

Nafarroa osoko 20 komunitate energetiko ingururen ordezkariek parte hartu zuten larunbateko topaketan. Ekitaldia S4ko Industria, Energia eta Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiak antolatu zuen, eta parte-hartzaileek beraiek esperientziak partekatzeko batetik, eta , bestetik, Ekonomiaren eta Enpresen Garapen Sailak bultzatutako neurriak eta laguntzak azaltzeko. Gainera, beharrak antzemateko eta bultzadan aurrera egiteko, parte hartzeko tailer bat egin zen. Han bertaratutakoek beren egoerak azaldu zituzten eta komunitate horien sorreran arrakasta izan duten kasuak partekatu zituzten. Gainera, Lizarragako mikrosarea bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten. 

Hitzartzeak 
Ekitaldian Mikel Irujo Amezaga Ekonomia eta Enpresa Garapenerako kontseilaria izan zen. Hark azpimarratu zuenez, ″Herritarren Energia Komunitateek herritarrak energia ereduaren erdigunean jartzeko dute, garrantzitsua da hori″. Kontseilaria nabarmendu zuenez, ″energia komunitateek trantsiziorako hiru ardatz nagusiak jorratzen dituzte: eraginkorragoak dira, energia sortzen delako eta zero kilometroko energia kontsumitzen delako; energia berriztagarria da, erregai fosilekiko mendekotasuna gutxituz; eta, gainera, autokontsumorako eredu aurreratua da, hau da, autokontsumoaren eredu kolektiboa eta partekatua″. 

Irujok gaztigatu zuenez, eredu berri hori laguntzeko, bere departamentuak araudi aitzindari bat garatu du, energia trantsizioa zaintzeaz aparte, kontsumitzaile kalteberak diren pertsonak energia-komunitateetan integratzea zaintzen duena. Kontseilariak Arbizun esan zuenez, ″Nafarroako Gobernua lanean ari da energia kultura berri bat sortzeko, herritarra ahaldunduz eta konbustio fosilekiko mendekotasuna murriztuz lankidetza publiko-pribatutik″.

Industria, Energia eta Proiektu Estrategikoetako S4 zuzendari nagusi Uxue Itoiz Mariñelarenak esan zuenez, ″ikerketa eta garapena funtsezkoa da trantsizio energetikoko eredu berriak aurkitu ahal izateko. Horren adibide da Lizarragako proiektua, non tokiko behar batetik eta CENERen ezagutzatik abiatuta mikrosarea egin ahal izan zen, non farolak urez pizten diren″. Nabarmendu zuenez, Lizarragakoa ″eredu arrakastatsua da, erabiltzaileen ekintzak integratzen baititu hornidura elektriko eraginkorra, segurua eta iraunkorra lortzeko. Uharte itxurako instalazioa da, eta bere energia sortu, biltegiratu eta kontsumitzen du, banatutako ur-ponpaketa sistema bati esker″.

Bultzada
Energia komunitateak bultzatzea da Ekonomia eta Enpresa Garapenerako Departamentuaren ezarritako lehentasunetako bat, herritarrak erdigunean jarriko dituen energia eredu berri bat garatzeko. Ekintzarik garrantzitsuenetako bat Energia Komunitateei buruzko Foru Agindua sortzea da. Estatuan dokumentu aitzindaria da, eta Europar Batasunak ezarritako zuzentarauak hartzen ditu esparru gisa.

Gainera, Industria, Energia eta S4 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, hainbat jarduera garatzen ari dira ildo horretan, hala nola, tokiko erakundeek beren esparruan energia-komunitateak bultzatzeko laguntzak eta dirulaguntzak. Horiei, besteak beste, Next Generation funtsetatik datozen ekonomiaren sektore guztientzako autokontsumorako laguntzak gehitu behar zaizkie.

Era berean, departamentuak aholkularitza eta sentsibilizazioa lantzen ditu energia-komunitateak bultzatzeko. Horretarako, besteak beste, energia-komunitateen egoerari buruzko azterlan bat egin zen Life Nadapta programaren barruan. Bertan, garatzeko aurkitu diren aukeren eta zailtasunen azterketa jasotzen zen.