Kale Nagusiko 43. zenbakian dagoen etxea, Agoonia edo Castejon Itxa, Arbizuko Udalarena da. Udal ordezkariek Nasuvinsarekin batera aztertu zuten han alokairurako etxebizitzak egiteko aukera. Baina ″egin zitezkeen etxebizitza kopurua txikia zen, eta aurrekontua handia″, azaldu dute. Horregatik, Arbizuko Udalak etxe horren besterengarritasun deklarazioa onartu zuen irailaren 26an. Erabakia jendaurrean hilabetez egonen da, interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten. Udalak hartutako erabakiak aukera emanen dio bere jabetza hori saltzeko. Horretarako, enkantea deitzeko asmoa du udalak. Enkantean etxea salgai jarriko du, baina ez borda.