Jolas parkeak eta ipuin kontalaria Arbizun

Guaixe 2022ko abe. 23a, 12:13

Abenduaren 28an, asteazkena, ipuin kontalaria izanen da Arbizuko liburutegian. Gabonak Arbizun! egitarauaren progaramaren barruan ere jolasak izanen dira abenduaren 29an eta urtarrilaren 3an, eta 4an jolas parkea izanen da. 

Arbizuko Udalak Gabonak Arbizun! egitaraua prestatu du Eguberrietako oporretarako eta horren baitan, abenduaren 28an, asteazkena, 18:00etan, Ines Bengoa ipuin kontalaria izanen da, liburutegian. Abenduaren 29an, osteguna, eta urtarrilaren 3an, asteartea, 17:00etatik aurrera, jolasak eta txokolatada izanen dira kiroldegian eta urtarrilaren 4an, 16:30etik aurrera, haurrendako jolas parkea izanen da, kiroldegian; puzgarriak, jolasak eta abar izanen dira. 


Ines Bengoa ipuin kontalaria abenduaren 28an izanen da Arbizun. UTZITAKOA