Udal idazkari lanpostua betetzeko deialdia

Guaixe 2023ko ots. 13a, 10:10

Arbizuko udaletxea. ARTXIBOA

Gaurko 14:00ak baino lehen eman daiteke izena.

Arbizuko Udalak jakinarazi duenez, udal idazkariak aldi baterako baja hartuko du eta hura behin-behinean ordezkatzeko beharra du. Horregatik, lan poltsako zerrendan zeuden pertsona guztiak deitu dituzte eta bakar bat berak ere ez du lanpostua hartu. Beraz, Arbizuko Udalak deialdia egin du behar den titulazioa izanda, udal idazkari lanpostua behin-behinean bete nahi dutenek udaletxeko bulegoan izena eman dezaten. Horretarako epea gaur 14:00etan despedituko da.