Udalak lehentasunez birgaitu beharreko eremua ordenantza bidez arautu du

Guaixe 2023ko ots. 27a, 11:18
Arbizuarrak Mikel Aingeru kalean.

Zaharberritzen diren eraikinetako jabeek dirulaguntza handiagoa eskuratzeko aukera dute.

Lehentasunez birgaitzeari buruzko ordenantza indarrean du Arbizuko Udalak. Han zehaztutako eremuetan dauden etxeetako jabeek beraien eraikinak zaharberrituz gero, dirulaguntza handiagoak jasoko dituzte lanak egiteko. Arbizuko Alde Zaharraz aparte, honako eremuak hartzen ditu lehentasunez birgaitzeko eremuak: Mikel Aingeru eta Sarraste kaleak eta haien parean dauden hainbat familia bakarreko etxebizitza atxiki eta bakartu.