Arbizuko Kale Nagusiaren 43. zenbakian dagoen Agoonia edo Castejonen itxa udalarena da. Eraikinak 141 metro karratu ditu. Arbizuko Udalak Nasuvinsa enpresa publikoarekin batera aztertu zuen han alokairurako etxebizitzak egiteko aukera. Baina ″egin zitekeen etxebizitza kopurua txikia zen, eta aurrekontua handia″, azaldu dute udaletik. Horregatik, Agoonia etxea enkantean saltzea erabaki zuen eta, dagoeneko deialdia egin du. Udalak eraikinagatik 151.971,44 euro eskatzen ditu. Enkantean parte hartu nahi dutenek 6.078,85 euroko bermea jarri beharko dute aurretik.