Txirriren agur kontzertua

Guaixe 2023ko mar. 6a, 14:18
Nafarroa 1512 taldea. ARTXIBOA

Martxoaren 18an, larunbata, Nafarroa 1512 taldearen kontzertua izanen da Arbizuko Argi Bide elkartean. Abeslariaren azken kontzertua izanen da. Arbizuarrekin batera Kontralde eta Alerta Gorria taldeak izanen dira.

Nafarroa 1512 taldeko abeslariak, Txirrik, taldea utziko du eta, aurretik, agurtzeko bi kontzertu emanen ditu. Lehenengoa martxoaren 11n, larunbata, izanen da, Etxarri Aranazko gaztetxean eta bigarrena, abeslariaren azkena, martxoaren 18an, larunbata, 22:30ean, izanen da, Arbizuko Argi Bide elkartean. Talde arbizuarrarekin batera Arrasateko Kontralde taldea izanen da eta Alerta Gorria "anai" talde arbizuarraren parte hartze berezia izanen da. Sarrerak Arbizuko kiroldegian eta Altsasuko Xume tabernan salgai daude.