Zirkulazio zergaren garaia

Guaixe 2023ko api. 3a, 11:18

Kale Nagusia oinezkoendako jarrita eta autoa buelta ematen. ARTXIBOA

Maiatzaren 20ra arteko epea dago zabalik hura ordaintzeko.

Arbizuko Udalak jakinarazi du aurki ibilgailu motordunei dagokien zerga kobratuko duela. Udalarekin zergak helbideratuta dituztenei kontu korrontean kargatuko die zergaren kopurua udalak. Ordainketak helbideratu gabe dituztenek berriz, maiatzaren 20rako egin beharko dute dagokien ordainketa. Halakorik egiten ez dutenei, Arbizuko Udalak jakinarazi duenez, agentzia betearazlearen bidez kobratuko die zerga eta dagoen errekargua.