XX. menderako bidaia

Guaixe 2023ko mar. 28a, 11:00

Arbizuarrak udaletxeko aretoa bete zuten ahozko ondarearen laginen aurkezpena ikusi eta entzuteko. UTZITAKOA

Arbizuko ahozko ondarearen aurkezpena egin zuten.

Arbizuko udaletxeko bilkura gela txiki gelditu zen hilaren 28an. Nafarroako Ondare Immaterialaren Artxiboaren parte izateko zortzi elkarrizketa grabatu zituen Labrit Ondarea enpresak udazkenean eta haien laginak aurkeztu zituen. Jesus Mari Maiza Lacunza, Mari Paz Barandiaran Razkin, Patxi Leiza Berastegi, Mari Carmen Arbizu, Blanca Nieves Aldasoro Flores, Maria Pilar Arbizu, Pello Lopez De Sabando eta Ana Mari Uncilla Arañaren esanen bidez XX. mendeko Arbizuko gizarte tradizionalaren memoria eta testigantzak jaso zituzten eta haiek arreta handiz entzun zituzten udaletxean bildu ziren guztiek.