Atarrabian egoitza duen Nafarroako Hestebetearen Kofradiak bere XVI. Kapitulua ospatu zuen igande eguerdian. Ekitaldi hori baliatu zuen bost Ohorezko Kofrade izendatzeko. Haien artean Joseba Ezkurdia Galarraga pilotari arbizuarra zegoen. Arbizuarrak aitortu zuen ez zuela jakia ezagutzen, “baina aurrerantzean ezin izanen dut halakorik esan”, gaineratu zuen.