Lore eta landareak, produktu ekologikoak, artisautza, antiguedadeak, liburuak... 10:30etik 14:00etara Udaberriko azoka eginen dute Arbizuko plazan. Altsasuko Udalak adierazi duenez, bost salmenta postu egonen dira, eta salmahai bakoitza handia izanen da.
Esaterako, produktu ekologikoen postuak sei metro izanen ditu, lore eta landare eta artiguedadeetarako hamabi metroko mahaia egonen da, artisautzaren barruan itsas bazterrean jasotako enbor eta abarrekin egindako koadro, pertxero, argazki marko eta abar izanen da eta sei metro izanen ditu salmahaiak. Apirilaren 23 Liburuaren Eguna dela eta ere Liburutegian liburu berriak sartuko dituztenez, zaharrak kenduko nahi dituzte eta horiek opari emanen dituzte Udaberri azokan. "Plaza bete-betea izanen dugu".