Udalak zerbitzu anitzetako langilea kontratatuko du

Guaixe 2023ko api. 18a, 11:34

Arbizuko udaletxea eta herriko armarria hesi batean.

Horretarako hautaproba prozesua abiarazi du.

Arbizuko Udalak zerbitzu anitzetako zerbitzuko langileei laguntzeko pertsona bat kontratatuko du. Deialdia langabeendako da eta udalak aldi baterako kontratua eskaintzen du, urte erdikoa zehazki. Hautatutako pertsonak D mailari dagokion soldata eta dagozkion osagarriak jasoko ditu. Lanpostuan interesa duen pertsonak euskara jakin beharko du (ahozko B2 eta idatzizko B1). Hautaproban parte hartu nahi duten langabeek Nafar Lansarek, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak, Altsasun duen bulegoan izena eman beharko dute ostiraleko 14:00ak baino lehen.