'Beldurraren Balada', Beietz-en azkena

Guaixe 2023ko api. 28a, 11:04

Beietz! taldeko kideak 'Beldurraren Balada' bideokliparen grabazioan. @BEIETZ

Arbizuko zeltik parranda taldeak abesti berria eta bideoklip berria kaleratu du.

Beldurraren Balda deitzen da Beietz! talde arbizuarrak kaleratu duen abesti berria. "Nahiz eta batzuek beldurra senitarazi nahi diguten, irribarrez, dantzatu eta kantatuz aurre eginen diogu" dio abestiak. Peio Skalariren Estudio bat!-en grabatu dute eta kanta aurkezteko Dronetikan Airworks grabatutako bideoklipa ere publikatu dute Interneten.