Maiatzaren 12an, ostirala, 9:30etik 13:30era Arbizuko Zubat eta Sandindegin inguruan ikasleendako Sakanako orientazio proba antolatu dute Sakanako eta Aguraingo ikastetxeek, Sakanako Mankomunitatearen eta Arbizuko udalaren laguntzarekin. Azken hiru urtetan ez da egin, pandemiagatik, baina aurten bueltan da eta partaideak DBH 3. eta 4. mailako Sakanako eta Aguraingo ikasleak izango dira, guztira 216 ikasle. 20 irakasle ibiliko dira antolaketan.