Etxerako epaitzak eskatzeko garaia

Guaixe 2023ko mai. 12a, 11:44
Arbizuko ikuspegia Joan ermitatik. ARTXIBOA

Eskaerak hilaren 19ra arte egin daitezke. 

Arbizuko Udalak jakinarazi duenez, etxeko sutarako egur epaitzak eskatzeko epea zabalik dago. Egur loteren bat nahi duenak udaletxean eman beharko du izena maiatzaren 19a baino lehen. Udaletxetik pasa gabe, 948 460 017 telefonora hots eginez ere eman daiteke izena. Epaitza bakoitzaren prezioa 35 eurokoa da eta dirua ordaintzeko udalak herriko bankuan duen kontu orokorrean sartu behar da dirua.