55. urteurren ospakizuna

Guaixe 2023ko mai. 15a, 14:17
Argi Bidea elkartearen 50. urteurrena. ARTXIBOA

Maiatzaren 27an, larunbata, Arbizuko Argi Bidea gazte elkartearen urtemuga ospatzeko musika jaialdia izanen da. Skapaia elektrotxaranga, Skabidean taldea, Nafarroa 1512, Zetak, Raimundo el Canastero eta DJ Fresa Morango taldeak ariko dira. Ospakizunak maiatzaren 26an hasiko dira.

Arbizuko Argi Bidea elkarteak 55 urte beteko ditu aurten eta ospatzeko musika jaialdia antolatu dute maiatzaren 27an, larunbata. Urteurren ospakizunak aurretik hasiko dira; maiatzaren 26an, ostiralean, 18:30etik aurrera, adin guztietarako egitaraua izanen da. Maiatzaren 27an Skapaia elektrotxaranga, Skabidean taldea, Nafarroa 1512 eta Zetak talde arbizuarrak, Raimundo el Canastero eta DJ Fresa Morango taldeak ariko dira, Arbizuko plazan. Sarrerak Irurtzungo Pikuxar tabernan, Lakuntzako Sorgin tabernan, Arbizuko Polikiroldegiko tabernan, Etxarri Aranazko Xapatero tabernan eta Altsasuko Xume tabernan eros daitezke Sakanan, 16 eurotan. Egunean bertan ehun sarrera egonen dira salgai, 20 eurotan.

Arbizutik Sakanako herrietara itzultzeko Jaibus zerbitzua egonen da, 3:00retan, 5:00etan eta 7:00etan.

Argi Bidea 55 urte 'Ibili eta eraiki' egitaraua

Maiatzak 26 ostirala

18:30 Haurrendako jolasak eta txokolatada.

19:30 Bideo emanaldia eta argazki erakustaldia.

20:30 Pintxo potea.

Maiatzak 27 larunbata

Arbizuko plazan

17:30 Skapaie elektrotxaranga.

19:00 Ate irekiera.

20:00 Kontzertuak.

  • Skabidean taldea.
  • Nafarroa 1512 talde arbizuarra.
  • Zetak talde arbizuarrak herrian emanen duen lehenengo kontzertua.
  • Raimundo el Canastero. 
  • DJ Fresa Morango.